Bateragarritasunak. Mugikortasun-egoeran dagoela, jatorriko erakundean ikasteko normalki lortu ahal izango zituen bekak edo maileguak erabiltzen jarraitu ahal izango du ikasleak. Erasmus+ mugikortasun-laguntzak bateragarriak dira hauekin: • Beken sistema nazional edo eskualdekoekin, barne hartuta atzerrian eginiko ikasketen gastu gehigarriengatik konpentsazio bat ematen dutenak. • Helburuko enpresa edo erakundearen edozein motatako ordainsariekin. • Helburuko herrialdeko lanaldi partzialeko lanpostu batekin, baldin eta prestakuntza-akordioan aurreikusita dauden jarduerak egiten badira.